Nire bizipenak oso lotuta daude familia, Getxo eta atzerriarekin.

Gerra garaian familiaren gehiengoa erbesteratu zen eta nire gurasoak ez ziren hego Euskal Herria bueltatu 1981era arte. Beraz nire haurtzaroa Donibane Lohitzunen eman nuen eta gaztaroa eta nerabezaroa Donostian.

Azken 35 urtetan bertan egin dut nire bizia. Psikologian lizentziatua eta gradu-ondoko ikastaroak egin ostean espezializazioa egin nuen: gatazken bitartekaritza eta ebazpena. Geroago, Suitzan, Frantzian eta Estatu Batuetan jasotako ekarpenekin eta kide batzuen artean Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa sortu genuen Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik.

Enpresan 12 urtez, gatazkak konpontzeari lotutako hainbat alorretan lan egin nuen. Ondoren biziaren aldaketak direla eta, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC), ikerketa zentruan lan egiteko aukera izan nuen.

2019an, Getxoko alkate hautatu ninduten, eta harro nago herrian kargu hori betetzen duen lehen emakumea izateaz. Aurreko legegintzaldian, 2015ekoan, Getxoko Udaleko Komunikazio, Partaidetza eta Gardentasun Arloko zinegotzia izan nintzen, ikerketa-zentro horretan egiten nuen lanarekin batera.

Euskara nire hizkuntza da, baita gaztelania, frantsesa eta ingelesa hitz egiten ditut ere. Hizkuntzak ez ezik, gastronomia ere gustoko dut. Mahai inguruan senide eta lagunen artean sortzen den giroaz gozatzen dut. Musika entzutea, kirola egitea eta bidaiatzea, nire zaletasunen artean aurkitzen dira.

Familia nire eguneroko motorra da, nire bizitzan ezinbestekoa, batez ere erronka berri honen aurrean.

EAJ/PNV-k Getxoko alkategai berriro izateko aukeratu nau eta errespetu handiz, konpromiso eta lanarekin erantzungo dut.

Getxo bizi, lan egin eta gozatzeko hiri batekin amesten dut, eta zuk?

Getxon dena daukagu: bizi, lan egin eta gozatu

Pertsonak, proiektua, lana eta ilusio handia dira Getxoko EAJ-PNVren talde honen aurkezpen gutuna. Zintzotasuna, erantzukizuna, zorroztasuna eta berdintasuna dira gure balioetako batzuk, eta balio horiek Getxo guztiontzat, bizia, dinamikoa, abegikorra, iraunkorra, berritzailea eta belaunaldien artekoa izatea bermatzen dute.

Konpromiso horien ondorioz, gure politikaren helburu nagusi diren herritarrekin batera, lehen lerroko eta goi-mailako herria, Getxo, lortzen jarraitzeko zereginei ekingo diegu, betiere Euskadiko tradizioan sustrai sakonak finkatuz eta euskara erreferentziatzat hartuz.

Horixe da EAJ-PNVren taldea konpromisoa Getxon.

[IKUSI PROGRAMA]

html5 bootstrap template

AURRERA, BATERA! MIRA AL FUTURO

ALDIZKARIA

AURRERA, BATERA! MIRA AL FUTURO

ILUSIONATZEN GAITUZTEN KONPROMISOAK