Nire bizipenak oso lotuta daude familia, Getxo eta atzerriarekin.

Gerra garaian familiaren gehiengoa erbesteratu zen eta nire gurasoak ez ziren hego Euskal Herria bueltatu 1981era arte. Beraz nire haurtzaroa Donibane Lohitzunen eman nuen eta gaztaroa eta nerabezaroa Donostian.

Azken 30 urtetan bertan egin dut nire bizia. Psikologian lizentziatua eta gradu-ondoko ikastaroak egin ostean espezializazioa egin nuen: gatazken bitartekaritza eta ebazpena. Geroago, Suitzan, Frantzian eta Estatu Batuetan jasotako ekarpenekin eta kide batzuen artean Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa sortu genuen Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik.

Enpresan 12 urtez, gatazkak konpontzeari lotutako hainbat alorretan lan egin nuen. Ondoren biziaren aldaketak direla eta, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC), ikerketa zentruan lan egiteko aukera izan nuen.

2015ean EAJ/PNVko zinegotzi aukeratu ninduten Getxon, eta orduztik zentroa eta udaletxeko lana uztartu ditut.

Euskara nire hizkuntza da, baita gaztelania, frantsesa eta ingelesa hitz egiten ditut ere. Hizkuntzak ez ezik, gastronomia ere gustoko dut. Mahai inguruan senide eta lagunen artean sortzen den giroaz gozatzen dut. Musika entzutea, kirola egitea eta bidaiatzea, nire zaletasunen artean aurkitzen dira.

Familia nire eguneroko motorra da, nire bizitzan ezinbestekoa, batez ere erronka berri honen aurrean.

EAJ/PNV-k Getxoko alkategai aukeratu nau eta errespetu handiz, konpromiso eta lanarekin erantzungo dut.

Getxo, hazi, bizi, lan egin eta gozatzeko hiri batekin amesten dut, eta zuk?

Gure ametsa Getxo bultzatzea da, zurea ere bai?

Getxoren etorkizunerako proiekturik onena sortu dugu, gure udalerriko herritarrek, merkatariek, ekintzaileek, elkarteek, gazteek, adinekoek eta beste askok esan digutena entzun eta gero. Kate ez da eten, 124 urteko ibilbide luzean lana, konfiantza eta zintzotasuna erakutsi eta sortu dituen alderdia gara. Gure kasuan, Getxok bultzatzen gaitu Euzko Alderdi Jeltzaleko emakumezkoak zein gizonezkoak; hori da gure konpromisoa eta berori da Getxo amesgarria lortzeko izango den zeure proiektua, berton hazteko, berton bizitzeko, berton lan egiteko eta berton gozatzeko tokirik onenetarikoa izan dadin. [IKUSI PROGRAMA]

html5 bootstrap template

GETXO BAT EGINIK

ALDIZKARIA

GETXO BAT EGINIK

POSTALAK